Berriak
Asteburu honetan euskal presoen giza eskubideen alde!
SARE herritarraren bigarren urteurrenaren atarian, prentsaurrekoa egin dugu gaur Gasteizko egoitzan. Bere garaian, sare herritar hau ahalik eta lasterren desagertzeko helburuarekin jaio zen. Zoritxarrez, ezin gara desagertu.
Gainera, orain dela bi aste, Audientzia Nazionalak maiatzaren 13an ETAko kide izatea edo ETA laguntzea leporatuta espetxeratuta dauden hainbat presoren inguruko zigorrak berriz aztertuko zuela jakin genuen. Azken finean, odol zigorrik ez duten presoei zigorra ea jaitsi erabakitzen hasiko dira.
SAREtik, erabaki honen garrantziaren kontziente gara. Audientzia Nazionalak konponbidearen eta bizikidetzaren aldeko erabakia hartzea espero dugu, euskal presoen eskubideak errespetatuz, Zuzenbideak eta Konstituzioak berak eskatzen duena aplikatuz.
Ostiral honetan bertan erabakitzen hasiko direnak, kondena ezarrita duten 20 presoei eragingo die. Konponbidera bidean pausoak emateko aukerak ezin ditugu galdu. Hala gertatzea espero dugu.
Zigorren errebisio hau SAREtik ilusioz ikusten dugu, eta erabakia gaur egungo garaietara moldatzea espero dugu. Alegia, konponbidearen eta bakearen alde beste urrats bat ematea espero dugu, eta 20 pertsona hauen zigorrak jaitsita, elkarbizitzan sakondu. Izan ere, argi dago, kondena hauek beste garai eta testuinguru batean ezarri zirela. Garai eta testuinguru hori aldatu da, eta aldatzen jarraitu beharra dauka.
Bestalde, asteburu honetan burutuko dugun inflexio puntuaren berri eman dugu. Urtarrilaren 9an, gure herrian gutxitan ikusi den manifestazio anitzak bizi izan genituen, dispertsioaren amaiera eskatuz. Bertan, “Hartu trena!” dinamika martxan jarri genuen. Asteburu honetan, dinamikaren inflexio puntua burutzera goaz.
Urtarriletik, Euskal Herrian kulturaren bagoia martxan jarri dugu, larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzen duen bagoia herriz herri doa, apirilaren 3an 3000 pertsonek Euskal Herriko lau mendi igo zituzten … Eta horretaz gain, iritzi eta proposamen ezberdinak jaso izan ditugu antolatu ditugun hitzaldi eta mahainguruetan.
Herrietako eta hirietako plaza ezberdinak, tren geltokiak, kaleak… euskal preso, iheslari eta deportatuei dagozkien eskubideak errespetatzeko aldarriarekin beteko dira. Modu honetan, konponbidea nahi duen herria erakutsiko dugu, elkarbizitzan oinarritutako herria helburu izanik. Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Ondarru, Agurain, Oiartzun, Santurtzi, Ibarra… Dispertsioaren aurkako aldarriak foko nazionala izango du, eremu lokalak indartuz.
EKIMENEN MAPA
Larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzen duten ahotsak biderkatu dira
Larriki gaixo dagoen Gorka Fraile presoak Badajozeko ospitalean jasotako tratua salatu du. Fraile, Badajozen dispertsatua egoteaz gain, mingainaren kartzinoma epidermoide gaixotasuna dauka.
Larriki gaixorik eta dispertsatua, zigor bikoitza. Salatu duenagatik, ospitalerako bidean esku-burdinak jarrita izateaz gain, ospitalean TAC bat jasotzen zuen bitartean, esku-burdinak ere jarrita izan zituen. Honek, eragin fisikoak izateaz gain, eragin psikologikoak ere izan zituen; logikoa denez, etika profesionaletik at dagoen jarrera salatu du Etxeratek, eta salaketa jarriko duela iragarri du.
Behin baino gehiagotan esan dugu larriki gaixo eta preso egotea bateraezinak direla; horri, gainera, ikuspuntu humanotik at dagoen tratua gehitzen badiogu, zer esanik ez. Larriki gaixo dauden presoek etxean behar dute, argi dagoelako ezingo dutela euren gaixotasuna espetxean behar bezala sendatu. Hala adierazi dute, besteak beste, osasun arloko hainbat langilek behin baino gehiagotan. Pertsona hauen etxeratzea eman arte, SAREtik osasun zerbitzu duina izatea exigitzen dugu, pertsona guztien eskubide minimoak bermatuz.
Bestalde, Euskal Herrian, giza eskubideen aldeko aldarrikapenek ez dute etenik. Jesus Maria Pedrosaren alarguna den Carmen Hernandez ere preso gaixoen askatasuna eskatu du aste honetan zehar.
Pedrosa, Durangoko PPko hautetsia zen, eta bere alargunak “baldintza horietan dagoen preso bat etxeratzea ahalbidetu beharko luke espetxe politikak” adierazi du.
Gainera, Antsoaingo eta Durangoko Udalek Fraileren eskubideen aldeko mozioak onartu dituzte.
Antsoaingo Udalak, osasun zerbitzu duina izatea eskatu zuen, eta Durangokoak Fraileren askatasuna. Bi udaletan, ia udal talde gehienek eskatu dute larriki gaixo dgoen presoaren askatasuna. Poztekoa da instituzioetan ere horrelako ekimenak ikustea, gizartearen aldarrikapen bat dena politikariek ere eurena eginez.
Kultur ekitaldi arrakastatsua Villabonan
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde, 80 parte hartzaile baino gehiagok ekitaldi arrakastatsua burutu zuten Villabonan.
Pasa den ostiralean ia 400 lagunek Sare Tolosaldeak antolatutako kultur ekitaldiaz gozatu ahal izan zuten: poesia, musika, pailazoak, dantza…
Giza eskubideen trenaren kulturako bagoiari bultzada ederra eman zioten.
*Argazkiak: Tolosaldeko ataria
Atxikimendu ugari jaso ditu Sare Algortak
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Hasiera eman genion Donostian kulturgintzako bagoiari
Larunbatean, Donostian, hasiera eman genion Kulturgintzako bagoiari. Kulturaren adierazle ezberdinez presoen eskubideen aldarria zabaldu genuen Donostiako alde zaharretik.
Tripak betetzeko, bazkarirako tartea ere egon zen eta burutu genuen kantu bazkarian 60 lagunek hartu genuen parte Kresala elkartean.
Rekalde tabernan, Txikiren bakarrizketa entzuteko aukera izan genuen bazkalostean; Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi ere bertsotan aritu ziren, Liher, Eneko Sierra, Pelax eta Iker Laurobaren musikarekin bukatzeko dantza herrikoietaz lagunduta.
20:00etan izan zen eguneko momentu handiena: ekitaldia Plaza Berrian. Bertan, Piter Ansorena txistulariak eman zion bagoiari abixua txistuaren musikaz, ondoren kalejira bati harrera eginez.
70 urte baino gehiago dituen Karlos Trenorren poesiak entzun genituen Pelaz eta Eneko Sierraren musikaz giroturik, Aratz Trecet margolariak bisitan trenez martxa hartzeko momentua marrazki batean irudikatzen zuen bitartean.
Txusta abesleak, “Zainzulatuak” abestia jo zuen, Xikinkeiren abestia, larriki gaixo dauden preso baten gorputzean sentiaraziz bertaratutakoei. Hunkigarria izan zen une hau, oso gainera. Ander Edo eta Amaia Iraundegi antzerkigileek, bisitara zihoazen bi lagunek nola topo egiten duten tren geltokian, bata parixera eta bestea madridea zihoan momentua gogorarazi ziguten.
Eta Onintza Rojas eta Nagore Sarasola trikitilariek fandango eta arin – arin batekin borobildu ziguten ekitaldia dantzariek trenak hartu behar duen bidea irudikatzen ziguten bitartean. Egun ederra.
Guztira, ekitaldian 100 bt eprtsona bildu ginela ziurtatu dezakegu; pertsona ezberdinak, ideologia anitzetakoak baino dispertsioaren amaiera lehenetsi nahi dutenak.
Gauean, Guardetxean kontzertuak eskeini zizkiguten Olatz Salvador, Xabi San Sebastian, LAUROBA, BURUN DANGA, PHYSIS VS PELAX… Giro ezinhobean ekin genion Kulturgintzako bagoiari, zalantza barik.
“Hartu trena!” dinamikaren baitan kokatzen da Kulturgintzako bagoia, ahaztu gabe, maiatzaren 14a eta 15a inflexio puntu garrantzitsuak burutuko ditugula Euskal Herriko herrietan.
Goierriko Hartu Trena dinamika aurkeztu zen pasa den asteburuan
Goierriko herritar asko hurbildu ziren Hartu Trena dinamikaren aurkezpenera.
Azkeneko urteetan, konponbidearen aldeko ekimenak hamaika izan dira, herritarrek eta sektore ezberdinek parte hartuz aldarrikapen hauetan. Baina presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak egunero urratuak izaten jarraitzen dute. Egoera honi konponbidea ematea premiazkoa da: ezin dugu itxoin, lehenbailehen eman behar da.
Euskal presoek pairatzen duten espetxe politikak estatu espainiolaren eta frantsezaren barne legediak urratzeaz gain, araudi internazionalaren orientabideak ere ez ditu betetzen.
Gaur egun, 13 goierritar daude preso eta bisitak egin ahal izateko, joan etorriko 16.985 km egin behar dituzte beraien senide eta lagunek astero. Horien artean, Pako Mujika ordiziarra aurkitzen da, Europak ebatzitako zigor batuketen neurriaren arabera kalean egon behar luke.
Hori dela eta, hemen bildu garenok, giza eskubideekin konpromiso serio eta zintzoa hartuta, giza eskubideen aldeko trena hartu dugu eta dispertsioarekin amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak askatzea eta salbuespen legediaren aplikazioaren amaiera aldarrikatzen dugu.
Giza eskubideen aldeko trena azken helmugaraino eramateko, hau da, gatazkaren konponbidea erdiesteko, denon inplikazioa eta aktibazioa ezinbestekoa da. Bakoitzak bere eremutik edo gustuko duen lan esparrutik bere ekarpena egin eta trena hartzeko deia luzatzen dizuegu goierritar guztiei.
Horretarako, maiatzaren 14-15ean “Hartu trena” dinamikaren baitan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
60 lagun inguru elkartu ziren Durangon gaixo larrien inguruko solasaldian
60 lagun inguru elkartu ziren Durangoko Sorgiñola gaztetxean larriki gaixorik dauden presoen inguruko solasaldian.
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan! ekimena burutu zuten Gernika-Lumon
Sare Gernika-Lumok Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan! ekimena burutu zuen pasa den asteburuan hainbat herritarren parte hartzearekin
Zapatuko Hurbildu eguna paregabea bihurtu genuen guztion artean. Horren erakusle dira egunean zehar antolatutako ekimenetara hurbildu zen jendea, giro itzela sortuz. Goizean goiz, eguraldi txarrari aurre eginez, Arratzuko Piraten herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren, bertso-poteoa egin genuen Ibon Ajuria, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin. Astran egindako herri bazkarian 180 pertsona batu ginen, zeharo arrakastatsua bihurtuz. Amaitzeko, Gernikako taberna ezberdinetan eta Iparragirre Rock elkartean egindako kontzertuetan lagun ugari hurbildu ginen, giro hobezinean. Gure Facebook orrian dituzue eguneko argazki eta bideoak ikusgai: https://www.facebook.com/Sare-Gernika-Lumo-442894102516697/
Eskerrak eman nahi dizkiegu Arratzuko Piratei, bertsolariei, Astrakideei, sukaldariei, Iparragirre Rock Elkarteko kideei, parte hartu zuten taberna guztiei eta musika taldeei, eta noski, hurbildu ginen guztioi.
Lan asko dugu egiteko, baina argi dugu guztion artean indarrak batzen baditugu aurrerapauso handiak eman ditzakegula gehiegi irauten ari duen dispertsioa amaitzeko, eta euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea lortzeko. Beraz, lanean jarraituko dugu, eta hurrengo ekimena, bariku honetan 19:30 etan Astran Geurera gazte ekimenagaz antolatu dugun kartzelari buruzko emanaldia izango da.
Guztion artean lortuko dugu!
Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
































































