Albisteak

Kultur ekitaldi arrakastatsua Villabonan

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde, 80 parte hartzaile baino gehiagok ekitaldi arrakastatsua burutu zuten Villabonan.

Pasa den ostiralean ia 400 lagunek Sare Tolosaldeak antolatutako kultur ekitaldiaz gozatu ahal izan zuten: poesia, musika, pailazoak, dantza…

Giza eskubideen trenaren kulturako bagoiari bultzada ederra eman zioten.

*Argazkiak: Tolosaldeko ataria


Hasiera eman genion Donostian kulturgintzako bagoiari

Larunbatean, Donostian, hasiera eman genion Kulturgintzako bagoiari. Kulturaren adierazle ezberdinez presoen eskubideen aldarria zabaldu genuen Donostiako alde zaharretik.

sare-donostia2Tripak betetzeko, bazkarirako tartea ere egon zen eta burutu genuen kantu bazkarian 60 lagunek hartu genuen parte Kresala elkartean.

Rekalde tabernan, Txikiren bakarrizketa entzuteko aukera izan genuen bazkalostean; Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi ere bertsotan aritu ziren, Liher, Eneko Sierra, Pelax eta Iker Laurobaren musikarekin bukatzeko dantza herrikoietaz lagunduta.

20:00etan izan zen eguneko momentu handiena: ekitaldia Plaza Berrian. Bertan, Piter Ansorena txistulariak eman zion bagoiari abixua txistuaren musikaz, ondoren kalejira bati harrera eginez.

70 urte baino gehiago dituen Karlos Trenorren poesiak entzun genituen Pelaz eta Eneko Sierraren musikaz giroturik, Aratz Trecet margolariak bisitan trenez martxa hartzeko momentua marrazki batean irudikatzen zuen bitartean.

Txusta abesleak, “Zainzulatuak” abestia jo zuen, Xikinkeiren abestia, larriki gaixo dauden preso baten gorputzean sentiaraziz bertaratutakoei. Hunkigarria izan zen une hau, oso gainera. Ander Edo eta Amaia Iraundegi antzerkigileek, bisitara zihoazen bi lagunek nola topo egiten duten tren geltokian, bata parixera eta bestea madridea zihoan momentua gogorarazi ziguten.

Eta Onintza Rojas eta Nagore Sarasola trikitilariek fandango eta arin – arin batekin borobildu ziguten ekitaldia dantzariek trenak hartu behar duen bidea irudikatzen ziguten bitartean.  Egun ederra.

Guztira, ekitaldian 100 bt eprtsona bildu ginela ziurtatu dezakegu; pertsona ezberdinak, ideologia anitzetakoak baino dispertsioaren amaiera lehenetsi nahi dutenak.

Gauean, Guardetxean kontzertuak eskeini zizkiguten Olatz Salvador, Xabi San Sebastian, LAUROBA, BURUN DANGA, PHYSIS VS PELAX… Giro ezinhobean ekin genion Kulturgintzako bagoiari, zalantza barik.

“Hartu trena!” dinamikaren baitan kokatzen da Kulturgintzako bagoia, ahaztu gabe, maiatzaren 14a eta 15a inflexio puntu garrantzitsuak burutuko ditugula Euskal Herriko herrietan.


Goierriko Hartu Trena dinamika aurkeztu zen pasa den asteburuan

Goierriko herritar asko hurbildu ziren Hartu Trena dinamikaren aurkezpenera.

sare-goierri2Azkeneko urteetan, konponbidearen aldeko ekimenak hamaika izan dira, herritarrek eta sektore ezberdinek parte hartuz aldarrikapen hauetan. Baina presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak egunero urratuak izaten jarraitzen dute. Egoera honi konponbidea ematea premiazkoa da: ezin dugu itxoin, lehenbailehen eman behar da.
Euskal presoek pairatzen duten espetxe politikak estatu espainiolaren eta frantsezaren barne legediak urratzeaz gain, araudi internazionalaren orientabideak ere ez ditu betetzen.
Gaur egun, 13 goierritar daude preso eta  bisitak egin ahal izateko, joan etorriko 16.985 km egin behar dituzte beraien senide eta lagunek astero. Horien artean, Pako Mujika ordiziarra aurkitzen da, Europak ebatzitako zigor batuketen neurriaren arabera kalean egon behar luke.
Hori dela eta, hemen bildu garenok, giza eskubideekin konpromiso serio eta zintzoa hartuta, giza eskubideen aldeko trena hartu dugu eta dispertsioarekin amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak askatzea eta salbuespen legediaren aplikazioaren amaiera aldarrikatzen dugu.
Giza eskubideen aldeko trena azken helmugaraino eramateko, hau da, gatazkaren konponbidea erdiesteko, denon inplikazioa eta aktibazioa ezinbestekoa da.  Bakoitzak bere eremutik edo gustuko duen lan esparrutik bere ekarpena egin eta trena hartzeko deia luzatzen dizuegu goierritar guztiei.

Horretarako, maiatzaren 14-15ean “Hartu trena” dinamikaren baitan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


60 lagun inguru elkartu ziren Durangon gaixo larrien inguruko solasaldian

60 lagun inguru elkartu ziren Durangoko Sorgiñola gaztetxean larriki gaixorik dauden presoen inguruko solasaldian.

Jahiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Mikel Urra alde batetik gaixorik eta espetxean egotea zer den ondo ezagutzen duten Inma Berriozabal eta Gotzone Lopez de Luzuriagaren hitzak entzuteko aukera izan zuten.
Laurok, argi azaldu zuten espetxe politikak ez dituela sendatzeko baldintzak ematen (isolamendu egoeraren bukaera, elikadura duina jasotzeko aukera, osasun asistentziarako eskubidea,…) eta herri aktibazioa zein dinamikak sortzeko beharrak azpimarratu zuten.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan! ekimena burutu zuten Gernika-Lumon

Sare Gernika-Lumok Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan! ekimena burutu zuen pasa den asteburuan hainbat herritarren parte hartzearekin

sare-gernikaZapatuko Hurbildu eguna paregabea bihurtu genuen guztion artean. Horren erakusle dira egunean zehar antolatutako ekimenetara hurbildu zen jendea, giro itzela sortuz. Goizean goiz, eguraldi txarrari aurre eginez, Arratzuko Piraten herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren, bertso-poteoa egin genuen Ibon Ajuria, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin. Astran egindako herri bazkarian 180 pertsona batu ginen, zeharo arrakastatsua bihurtuz. Amaitzeko, Gernikako taberna ezberdinetan eta Iparragirre Rock elkartean egindako kontzertuetan lagun ugari hurbildu ginen, giro hobezinean. Gure Facebook orrian dituzue eguneko argazki eta bideoak ikusgai: https://www.facebook.com/Sare-Gernika-Lumo-442894102516697/

Eskerrak eman nahi dizkiegu Arratzuko Piratei, bertsolariei, Astrakideei, sukaldariei, Iparragirre Rock Elkarteko kideei, parte hartu zuten taberna guztiei eta musika taldeei, eta noski, hurbildu ginen guztioi.

Lan asko dugu egiteko, baina argi dugu guztion artean indarrak batzen baditugu aurrerapauso handiak eman ditzakegula gehiegi irauten ari duen dispertsioa amaitzeko, eta euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea lortzeko. Beraz, lanean jarraituko dugu, eta hurrengo ekimena, bariku honetan 19:30 etan Astran Geurera gazte ekimenagaz antolatu dugun kartzelari buruzko emanaldia izango da.

Guztion artean lortuko dugu!

Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Hartu trena! Kulturgintzan ere!

SAREk abiatu duen dinamika honi beste bagoi bat gehitzera goaz… kulturgintzaren bagoia.

Herri desberdinek egin duten bezela, eta apirilaren 3an mendizaleek egin zuten bezela, kulturgintzako pertsonak, gure bagoia martxan jartzera goaz.

Horretarako, Udaberrian emango diogu hasiera gure bagoiari, Apirilaren 16ean Donostian burutuko dugun ekimenean, ondoren billabonan…. horrela eskualde desberdinetatik pasako gera, eta udazkenean berriro ere denak Donostian elkartuko gera. Kultura guretzako euskal gizartearen espresio zabalena da, eta horregatik preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen gure aktibazioa beharrezkoa dela uste degu, eta horregatik jarri gera martxan eta gure bagoia osatzera goaz.

HARTU TRENA!

> Hurrengo geltokia, Donostia

EKITALDI GEHIAGO

> Prentsan bildutakoak

> NAIZ

Presoen giza eskubideen aldeko bagoi berri bat jarri du martxan kulturgintzako hainbat eragilek.

Kultur alorreko norbanako eta eragile ezberdinek bagoi berri bat gehitu diote ‘Hartu trena!’ dinamikari. «Preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen gure aktibazioa beharrezkoa dela uste degu, eta horregatik jarri gera martxan eta gure bagoia osatzera goaz», azaldu dute.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Kulturgileen bagoia, Sareren trenari atxikita.

Jarraitu irakurtzen

> Topatu

Kulturgileak ere euskal preso politikoen eskubideen alde.

#HartuTrena dinamikaren baitan, euskal preso politikoen eskubideen alde antolatzen hasi da kulturgintzan aritzen diren hainbat herritar.

Jarraitu irakurtzen


Mila lagun baino gehiagok parte hartu zuten Lau Tontorrak ekimenean

Sare herritarrak oso positiboki baloratzen du apirilaren 3an burutu zen Mendira! Ekimena.

IMG-20160403-WA0003Goizeko 09:30etan, Euskal Herriko lau tontor ezberdinen magalean (Gorbeia, Txindoki, Beriain eta Anboto) ehundaka herritar batu ziren euskal presoei, iheslariei eta deportatuei dagozkien giza eskubideak aldarrikatzeko.

Egindako zenbaketaren arabera, guztira 1000 lagun inguru bildu ginen mendietan, eta 09:30etan asanblada informatiboa egin ostean, 09:45tan igoerei ekin genion. Behin goian, irekurketa bat elkarbanatu eta argazkiak atera genituen.

Mendizaleen bagoia ere martxan dagoela ikusi ahal izan genuen atzo, “Hartu trena!” dinamikaren baitan euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde norbanako ezberdinak aktibatuz.

Bestalde, atzoko eguna posible egiteko bolondres gisa aritu ziren 50 pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita aste luzez lanetan egon diren mendizale guztiei.

Guztion artean, eremuz eremu, trenak forma hartzen jarraitzen du, bagoiak gehituz eta gero eta norbanako gehiago eta anitzagoak igoz trenera. Hau guztia, egunez egun irudikatzen jarraituko dugun arren, maiatzaren 14an eta 15ean herri guztietan burutuko dugun inflexio – puntuan are argiago irudikatuko dugu.

ARGAZKI GEHIAGO

> Pretsan bildutakoak

> Berria

Mendi martxak, euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko.

Sarek deituta Txindokira, Gorbeiara, Anbotora eta Beriairena igo dira hainbat herritar, sakabanaketa amaitzea eskatzeko.

Jarraitu irakurtzen

> Naiz

Mendian gora, dispertsioarekin amaitzeko.

Sarek deituta Txindokira, Gorbeiara, Anbotora eta Beriairena mendi martxak antolatu dituzte euskal presoen sakabanaketarekin amaitzea eskatzeko.

 

Jarraitu irakurtzen

> Anboto

Presoen eskubideak aldarrikatu dituzte Anboto mendian.

Dispertsioaren kontrako lau mendi martxa antolatu ditu Sarek, gaur goizean. Bizkaian, hainbat lagun igo dira Anboto mendira presoen eskubideak aldarrikatzeko. Lau tontorrak ekimenaren barruan, Txindokira, Gorbeara eta Beriainera ere igo dira.

Jarraitu irakurtzen

> Argia

Presoen sakabanaketarekin amaitzeko mendi martxek lau tontor egin dituzte.

Euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoerarekin amaitzea eskatuz mendi martxak egin dituzte igandean, Sarek deituta. Parte hartzaileek Txindoki, Anboto, Gorbeia edo Beriaineko tontorretara eraman dituzte aldarriak.

Jarraitu irakurtzen